Escherichia coli Escherichia generoan eta Enterobacteriaceae familian sailkatu den bakterioa da, ugaztunen hestean bizi dena. Biologia molekularra, genetika eta biokimikaren ikerkuntzan oso erabilia izan da bakterio hau, eta dudarik gabe gizakiak hobekien ezagutzen duen bakterioa dugu: bere mapa genetiko osoa ezagutzen da, bere bide metaboliko guztiak ikertu dira, bere genetikaren alderdi eta ezaugarriak sakon aztertu dira, etab.